top of page

ZER DA MINDARA?

SARRERA

 

Elkarte hau onura publikoko aitorpena jaso du 2021eko urriaren 5ean. Mindara bezalako elkartearekin ekonomikoki bat egiten duten pertsona fisiko edota juridikoen kuota osotik, 21. artikuluan ezarritako kenkari-oinarriaren %20a kentzeko eskubidea izango dute.

 

Mindara 2011ko otsailaren 21ean jaio zen, eta 2012an hasi zen lanean Oarsoaldean, jarduera fisiko inklusiboaren, kirol egokituaren, osasunaren eta aisia hezitzailearen eremuetan. Aniztasun funtzionala duten haur, nerabe eta helduak artatzen ditu, eta, aldi berean, inklusioaren esperientzia lehen pertsonan partekatu nahi duten pertsona guztiak gonbidatzen ditu beren programetan parte hartzera. Horrela, dibertsitate funtzionala duten eta ez duten pertsonak harremanetan jartzeko eta elkarrekin egoteaz gozatzeko taldeak sortu nahi dira, dibertsitateari balorea emanez.


Hasieran, EGOKIDE proiektua sortu zuen, kirol egokitua sustatzearekin lotutako zerbitzuak ematen dituena: jarduera fisikoarekin lotutako behar zehatzei erantzuteko.

 

  • Programa espezifikoak:

Igeriketa, psikomotrizitatea eta jolas kooperatiboak, kirol hastapena, futbola, Kima Euskal pilota egokita, EKE taldeak[1] eta Mindatxu udalekuak.


Denborak aurrera egin ahala, eta erabiltzaileen, familien eta profesionalen bilakaera naturala kontuan hartuta, beharrizan psikosozialak antzeman dira, Mindarak programa espezifikoen bitartez erantzun nahi izan dituenak eta proiektu berri baten sorrera bultzatu dutenak: GIZAKIDE. Batetik, dibertsitate funtzionala duten pertsonak gizartean modu normalizatuan integratzea sustatu nahi du. Bestalde, proiektuan parte hartzen duten monitoreen zeregina zera da: erabiltzaileen banakako eta taldeko prozesuak laguntzea eta errespetatzea.

  • Programa espezifikoak:

Musikoterapia, Mindy (lan mundura bideratutako gaitasun teknologikoen lanketa) eta Loratzen (nerabezarotik helduarorako bidelaguntza).

 

Aipatutako programez gain, Mindarak, elkarteko erabiltzaileekin zeharka lotutako beste programa batzuk sustatzen ditu, adierazitako bi proiektuen barruan daudenak (EGOKIDE ETA GIZAKIDE).


Udalak finantzatutako sentsibilizazio eta dibulgazio jardunaldietako programa sustatzen da. Bertan, lehen hezkuntzako 5. mailako ikasleekin dibertsitatearen balorea lantzen da dinamika berezi eta jolasen bidez. Gero, horren inguruko hausnarketa gunea ere proposatuz.

 

Elkarteak boluntariotza-programak sustatzen ditu, hau da, etorkizuneko profesionalentzako prestakuntza-programa. Bestalde, familiei bidelaguntzeko programa bat egiten da, erakundeak artatzen dituen erabiltzaileen familien edo tutoreen artean sarea sortzeko. Familientzako prestakuntza-programaren bidez eta zeharka, elkarteko kide diren haur, nerabe, gazte eta helduei laguntzeko arduradunak artatzen eta biltzen saiatzen da. Saio horiek prestakuntza-hitzaldietara edo intereseko hitzaldietara zuzendu daitezke, edo erakundea osatzen duten familia guztientzat edo Mindarari eskatzen dizkiotenentzat baliagarriak diren tresnak sortzera.

 

Azpimarratzekoa da 2022ko ekainaren 18an elkarteak Errenteriako Udalak lagatutako egoitza berria inauguratu zuela. Egoitza berri hori Koldo Mitxelenako Markola eraikinean, Markola etorbidea 24. 200m2 baino gehiago dituena. Guztira 6 areto ditu Mindara Elkartearen etapa berri honetako beharrei erantzun ahal izateko; izan ere, 2023an 120 erabiltzailei eman die arreta elkarteak.

 

 

 

[1] EKE Taldeak: Oarsoaldeako eskualdean erroldatutako edo ikasten duten 6 eta 21 urte bitartekoei bideratutako Eskola Kirola Egokituko saioak.

MISIOA

Mindararen misioa da, lehenik eta behin, jarduera fisiko inklusiboaren sustapena eta garapena, kirol egokitua eta aisialdia bermatzea. Bigarrenik, pertsona guztien gizartean parte-hartze osoa sustatzea, inor bere egoera partikularrak baldintzatu gabe, programa psikosozialen bidez.

Mindara eskualde mailan erreferentziazko erakunde bihurtu da, eta pertsona aniztasun funtzionala dutenen inklusioaren alde lan egiten duten erakunde eta instituzioentzat lankidetza-erreferente izaten jarraitzea du helburu.

Elkarteak defendatzen du pertsona guztiek gaitasunak eta mugak dituztela, eta guztiok garela aldi berean autonomoak eta mendekoak. Horregatik, eskubide eta aukera berdintasuna sustatzen du pertsona guztientzat, salbuespenik gabe.


 
IKUSPEGIA

Mindarak aitortzen du aniztasun funtzionala edozein adinetan ager daitekeela, eta pertsona guztiek, beren gaitasunak edozein direla ere, bizitza bete-betean gozatzeko aukera emango dieten zerbitzuak eskuratzeko eskubidea dutela.

Horregatik, Mindararen programak adin-tarte zabal bati zuzenduta daude, haurtzarotik helduarora arte, erabiltzaileei beren bizi-garapeneko prozesu ezberdinetan lagunduz.

Zerbitzu hauek jarduera fisikoarekin lotutako beharrei zein alderdi sozialei erantzuten diete, eta laguntza integrala eta jarraitua eskaintzen dute urteetan zehar.


BALIOAK
 

Konpromisoa eta inplikazioa: Mindaran lan egiten duten eta bertako kide diren pertsona guztiena.

Partaidetza-sentimendua: Balio handikoa da langileek, familiek eta erabiltzaileek kolektibo baten parte direla sentitzea.

Enpatia: Mindarak enpatia handiko taldea du, eta horrek aukera ematen du erabiltzaileen egoera modu sentikorrean eta ulerkorrean lantzeko.

Gaitasuna: Eskaintzen dugun aholkularitza eta esku-hartzea erabiltzaileen potentzialetan eta gaitasunetan oinarritzen dira.

Unibertsaltasuna: Mindaran ongietorriak dira elkartearen parte izan nahi duten pertsona guztiak. Benetako inklusioa pertsona guztien arteko harremanak sustatzean datza, aniztasun funtzionala dutenen eta ez dutenen artean.


HELBURUAK

1. Jarduera fisiko inklusiboaren, kirol egokituaren eta esku-hartze psikosozialaren arloan laguntza-programak garatzea.

- Hasierako, tarteko eta maila profesionaleko laguntza eskaintzea jarduera fisikoaren arloan, kirol eta/edo aisialdi programen bidez.

- Nerabezarotik helduarorako trantsizioan laguntzea programa psikosozialen bidez.

 

2. Aniztasun funtzionala duten pertsonen parte-hartzea eta integrazio normalizatua sustatzea gizartean.

- Komunitateko beste kideekin batera jarduera komunitario, kirol, kultural eta zibikoetan aktiboki parte hartzea.

- Mindara Oarsoaldea eskualdean erreferentziazko erakunde gisa sendotzea, ezagutza, esperientzia eta proposamenak eskainiz komunitate inklusiboaren garapenerako.

- Kirol, aisialdi, gizarte eta kultura arloko espazio inklusiboak bermatzea.

 

3. Elkartearen sustapena eta zabalkundea.

- Aniztasun funtzionala duten pertsonen errealitatea ikusaraztea.

- Pertsona horien presentzia normalizatzea, haien beharrak

azpimarratzea eta behar horiei modu errespetuzkoan erantzutea.

4. Aniztasun funtzionala duten pertsonen eta haien familien beharrak modu integralean artatzea.

- Topagune eta laguntza-guneak eskaintzea, non familiek eta tutoreek zalantzak, esperientziak eta emozioak partekatu ahal izango dituzten.

- Familien arteko loturak eta laguntza-sareak sortzea sustatzea.

- Aniztasun funtzionala duten seme-alabak dituzten familien esperientziaren normalizazioa eta ikusgarritasuna sustatzea komunitatean.

DOKUMENTU OROKORRAK

Sartu erakundearen dokumentu orokorretara: araudia, txostenak, proiektuak, diru-sarreren eta gastuen kontuak, eta gehiago.

bottom of page