BERRIAK

  • Wix Facebook page
  • Wix Twitter page

URTE BAT MINDY PROGRAMA JAIO ZENETIK!

Gaur, Urtarrilak 8 duela urte bat Mindy programa martxan jarri genuela aniztasun funtzionala duten umeentzat. Haiek ostiralero teknologia berrietako saioak egiten ibili dira Mindarako egoitzan urte osoan zehar.

 

Urte honetan, kurtsoan zehar egin dituzten ekintza guztiak zuekin partekatu ditugu; robotika, sare sozialak, komunikazioak, blog-a, bideo edizioak, 3D imprimagailuak etb. Empresa eta erakunde ezberdin asko izan dira gurekin elkarlanean ibili direnak, programa berritzaile, hezigarri eta soziala bere bidea jarrai dezan; Espacio Ekilore, Hirusec, Rekkam, Tumaker, Oarsoaldea eta Errenteriako Udaletxea. Guztioi, eskerrak eman nahi dizuegu programarekiko
izan duzuen konfiantzagatik.

 

Beste aldetik, oso adi zaudetenez umeekin egiten ditugun ekintzeekin, jakinarazi nahi zaituztegu, horain harte izan dugun material informatikoa motza gelditzen hari zaigula, aurten
ume kopurua handitu delako Mindy programan. Horregatik, zuen laguntza behar dugu.

 

Lagun, adiskide, familiar edo empresaren bat ezagutzen baduzue gurekin bat egin nahi dutenak informatika materialaren erosketan edo donazioan, jarri gurekin kontaktuan konpromiso gabe!

MILA ESKER GUZTIOI!

EGOKITUTAKO ZINEMA

Urtarrilak 4

Juneren Hegoak eta Mindara Errenteriko elkarteek datorren 2017ko urtarrilaren 4an Bizitu proiektuaren lehenengo saioa eskainiko dute, arratsaldeko 17:30etan Niessen Kulturgunean “Printze Txikia” filmarekin. Bizituk familia osoarentzako zine saioak eskaini nahi ditu, zinearen baldintzak egokituz haur guztientzat. Sarrera doan izango da eta sorpresak ere egongo dira parte hartzaileentzat.

 

Proiektu honen helburuak hauek dira: dibertsitate funtzionala duten haurreei zineaz disfrutatzeko esperientzia eskaintzea, baldintza berdinetan; aisialdiko eta ondo pasatzeko giroa sortzea; eta aisialdiko gune horretan ere parte hartaraztea, saioa publiko guztiari eta haur guztiari irekita baitago.

 

Zine aretoek familia guztientzat aisialdiko gune bat izateko dituzten zailtasunak argi daude, batez ere behar bereziak dituzten haurren familientzat. Eta hauxe da proiektu honen ardatza: denoi zinemaren esperientzia gerturatzera, haur bakoitzaren ezberdintasunak errespetatuz, izan ditzaketen behar berezieei erantzuten. Horregatik saioan filma komentatzeko aukera egongo da, argiak piztuta izango ditugu, beharrezkoa bada ikusleak mugi daitezke… dibertsitate futzionala duten haurrentzat zinema egokituz; horrela ere esperientzia hau konpartituko dute Bizitun parte hartu nahi duten beste haur eta familiekin.

 

Sarrerak filmea hasi baino lehen banatuko dira Niessen Kulturgunean bertan. 

Mindy-ren aurkezpena

Mindy programaren bideo txiki honetan, programa zertan datzan, helburuak eta oinarriak ezagutuko dituzu.

 

BEGIRADA BAT BOTA IOZU!

BAKARRIK 3min IZANGO DIRA!

 

JARDUERA ANITZAN MATRIKULA

Ekainak 21-etik Irailak 2-ra

ZER DA MINDARA? Mindara, pertsona ezberdinak berdinak diren leku bat da, eta Ekainak 21-etik Irailak 2-ra, matrikulak irekitzen ditu Jarduera Anitzeko programarentzat 2016-2017 ikasturterako. Igeriketa, musikoterapia,  psikomotrizitatea eta kirol egokitutako astapeneko sesioak beti modu inklusibo batean.

 

Mindararen helburu garrantzitsuena, pertsonen inklusioa lortzea da, horregatik, guretzat oso garrantzitsua da gutxinaka gutxinaka urritasun gabeko umeak etortzea, hórrela, errealitate ezberdinak ikasi dezakete, lagundu, erakutsi eta besteetaz ikasi ere.

 

KONPROMEZU GABE INFORMA ZAITEZ!

Tarbesen Txapelketa

Apirilak 16 eta 17

Astebukaera ezin hobea izango zenari hasiera eman zioten Gipuzkoako 4 pilotariek Tarbeserako bidaia larunbat goizean goiz.

Bost bikotez osatutako txapelketa batean parte hartu zuten Manuel Quesada – Beñat Lizaso bikoteak eta Iñaki Esnaola – Jurgi Olasagasti bikoteak. Guztira 10 jokalari (8 gizonezko eta 2 emakumezko). Mindarako eta Pagazpeko pilotarien maila frantsesena baino altuagoa izan bazen ere txapelketan, kantxatik kanpoko harremanak maila altukoak izan ziren gerturatu ziren guztien partetik. Giro ederra eta atsegiña.

Larunbat goiz eta arratsaldez ospatu ziren pilota partiduak liga formatuan eta Igande goizez finalerdiak eta finala jokatu ziren.

Azkenean txapeldunak Iñaki eta Jurgi izan ziren. Baina guztien artean gustukoena, berriz elkar topatzeko aukera. Aipatu baita, Valentziako pilotarien falta antzeman zela.

Bide batez eskertu nahi genuke, pilotariak elkartzeko esfortzua egiten duten guztiei, bereziki Pilotari Club Tarbais.

Decathloneko langileak kirol egokitura hurbiltzeko jardunaldia Mindarako pilotariekin!

Apirilak 3

Decathlon Donostiako lagileak, Agustina Otaola frontoira hurbildu ziren Igande honetan, kirol egotiruari buruz, zeazki, Euskal Pilota Egokituari buruz gehiago ikasteko.


Bai Mindarako pilotariak eta bai Decathloneko langileak, esperientzia ezberdinak partekatu zituzten eta jolasteko, ikasteko eta disfrutatzeko haukera izan zuten.

 

MILA ESKER!

ARRAKASTA HANDIA AGUSTINETAKO DIBERTSITATEAREN FESTAN.

Martxoak 12

Martxoak 12ko Dibertsitatearen Festak arrakasta handia izan zuen Agustinetako bizi lagunen artean.


Mindarako familiak, begiraleak, boluntarioak eta gurekin bat egin zuten guztioi tortilla edo bizkotxo solidario bat ekartzen,

MILA ESKER!
Oso pozik gaude gendeak eman zuen erantzunarekin!

 

Joku inklusiboak, pintxo solidarioak, antzerki ezberdinak, txokolatada, piñata eta zozketa solidarioak izan ziren atzoko festan nabarmenak Mindara Elkartea ezagutzera emateko garaian.

 

MILA ESKER!
LASTER ARTE!

Mindara Oiartzunen alde

Abenduak 13

Abenduak 13an Mindara Elkarteko haurrak Oiartzun K.E emakumezkoen lehen mailako futbol taldearen partidua ikustera joan ziren, non Oiartzunek lehen postuetan dagoen Athletic de Bilbao taldea zuek aurkari. Goiz osoan zehar eguraldi paregabea izan genuen eta denok disfrutatu ahal izan genuen bi euskaldun talde hauen arteko lehen derbiaz.

 

Mindarako haurrak Oiartzun eta Athletic-eko jokalarien eskutik atera ziren zelaira eta partidua hasi aurretik argazki bat atera zuten elkarrekin. Gainera, atsedenaldian haurrek zelaian jokatzeko aukera izan zuten.

 

Oiartzun K.E. eta Mindara Elkartean kamisetak elkar trukatu zituzten. Oiartzunek, jokalariek firmatutako 2 kamisetaz gain, baloi bat ere entregatu zion elkarteari. Zelaian bertan, Mindara Elkartearen rifak eta kamisetak saldu ziren ikuslegoaren artean.

 

Elkartu zen jendetza eta musikalariek giro ederra sortu zuten. EITB-ren presentzia ere izan genuen. Partidaren emaitza alde batera utziz festa eta egun polita izan zen guztiontzat, dudarik gabe!

 

Irisbond Primma MINDARAN

beti

Iritsi da Irisbond Primma Mindarara, teknologia aurreratuenean oinarritutako sistema, begien mugimenduaren bidez ordenagailua kontrolatzea ahalbidetzen duena.

 

Mugikortasun muga handiak dituzten pertsonei zuzendua, ordenagailua kontrolatzeko arratoia erabili ezin dutenentzat. Irisbond Primmak komunikatzeko era berri bat aurkezten digu, ELA edo garun paralisia duten pertsonentzako aproposa izan daitekeena, ordenagailuko aplikazio ezberdinak erabiliz haien komunikatzeko gaitasuna biderkatuko dituztenak.

 

Mindaratik Irisbond probatzera etor zaitezten animatu nahi dugu Oarsoaldeako edozein pertsonari.

 

Gure helburua produktu honen onurez gozatuko duten pertsonei heltzea delarik.

 

 

¡KONEKTA EZAZU MINDARAREKIN!

Mindara Oiartzunekin

2015-2016 denboraldian Oiartzun Kirol Elkarteko Emakumeen Lehenengo Mailako futbol taldeak Mindararen logotipoa eramango du hiru ekipazioen atzeko aldean.

 

Sanpedrotarra Arraun Elkarteko lehendakariak, pertsona nahasia Oiartzungo emakumeen futbol taldea eta Mindara Elkarteko kirol egokituarekin, Mindarari utzi dio Oiartzungo ekipazioetan erakundearen izena jartzeko espazioa.

 

Era honetan, ezberdinak diren hiru erakunde hauek arrazoi beragatik bat egingo dute: Kirol egokituak, emakumeen kirolak eta arraunak Oarsoaldean ardura soziala sustatuko dut haien artean elkar lanean.

Mindara handitzen dijoa

2015-2016

Mindarak, 2015-2016 ikasturterako 50%an Oarsoaldea eskualdeko ume kopurua handitu egin du.

 

Elkarteak eskeintzen dituen jarduera-anitzeko saioak, 4-14 bitarteko umeentzat eskolaz kanpoko ekintzak bezela, oso erakargarriak dira inklusioa garapen pertsonala moduan bere umeetan sustatu nahi duten gurasoentzat.

Elkarteko oinarrizko helburua, urritasuna duten eta ez duten gazte eta helduen artean inklusioa lortzea da.

 

Zer da inklusioa?

Mindarak, ez du kirol egokituta sustatzen urritasuna duten pertsonei zuzendua bakarrik, baizik eta inklusioaren alde egiten du, gizarte guztiak ekintzetan parte hartu dezaten.

 

Mindaran parte hartu nahi baduzu garapen pertsonalaren bilaketan pertsona ezberdinekin…

Euskal Pilota Egokitutako erakustaldia

Irailak 6, 2015

Berauneko udal-frontoian (oreretan) euskal pilota egokitutako erakustaldia izango da goizeko 10.30etan.

 

Mindara elkarteak, antolatu duen euskal pilota egokitutako erakustaldian bikoteen gaitasuna eta izaera lehiakorra erakutsiko dute.

 

Animatzen zaituztegu parte hartzera ikusle bezela gure kirola animatzeko

Arrakasta handia Oiartzunen

Abuztuak 5, 2015

Oiartzungo Udaletxearen laguntza eta inklusioa gure egunerokotasunaren parte izateko gogoek, posible egin zuten, beste urte batez, Sentsibilizazio Jardunaldia.

Adin ezberdinetako parte-hartzaileek ekintza ezberdin hauekin ongi pasa zuten;

 

• Euskal Pilota egokituta 
• Bola-jokoa.
• Lokotxak
• Slalom (gurpil aulkietan zirkuitua)
• Pilla-Pilla jolasa.
• Goalball (itsuen jokua)
• Paracaidasarekin jolasak.
• Itsuen zirkuitoa
• Boccia (parálisi cerebral duten pertsonentzako kirola)
• Saskibaloia gurpil aulkietan.
• Aurpegia margotu.

 

Dibertsitate funtzionala era ezberdinetan bizi zuten, eta sentitu zuten kirolak egoera ezberdinetan dituen zailtasunak (gurpil aulkiarekin, antifazarekin, hanka baten gainean...)

Espero dugu, jardunadi hauek Jarduera-Anitza eta Euskal Pilota Egokitutako talde gehiago laguntzen sortzea.

 

Goizeko Mindatxu udalekuak

13/7 - 24/7

Aurten, Egokide barruan programa berri hau martxan jarri dugu.

Udalekuak arrakasta handia izan dute, irteera ezberdinak egin ditugu, adibidez; Cristina Enea, Txiki Kaia, Ekogune, Arraun Elkartea San Pedro, Hegalak, eta elkartearen barruan eskulanak ere egin ditugu; musikoterapia gela horma margotu dugu eta, gainera, instrumentu ezberdinak sortu ditugu birziklatutako materialarekin hurrengo ikasturterako.
 
Dibertsioz betetako asteak izan dira , jarduerak eta inclusioz beteta.

 

 

MILA ESKER LARRIALDIAK FUNDAZIOARI EGOKITUTAKO ZERBITZUAK GURE ESKURA JARTZEAGATIK.
MILA ESKER GUREKIN BAT EGIN DUTEN ELKARTEEI.

MILA ESKER GUREKIN EGON DIREN BEGIRALEEI BERE INPLIKAZIOAGATIK.

Sanpedrotarra A.E. eta Mindara arteko lankidetza hitzarmena

Uztailak 8, 2015

Gaur Sanpedrotarra Arraun Elkartea eta Mindara Elkarteko lankidetza hitzarmena aurkeztu dira. Hitzarmen honek Sanpedrotarra Klubaren desira sustatzeko eta kirolaren baloreak partekatzeko parte da, erreferentziazko gizarte bihurtu da eta arraunlari prestakuntzan, ez bakarrik kirol alderdi, halaber, balioen irakaskuntza sustatu nahi duen neurrian.
 
Lankidetza honen helburua Mindara ikusgai egitea da, Oarsoaldean egiten ari den lanagatik. Horretarako, besteak beste, Mindararen logoa ontziaren popan jarri da San Miguel Ligarako . Horrez gain, babesle guztiak logoa birmoldatu dute, Mindara Elkarteko erabiltzaileek, bere berrinterpretazioa heman diote marrazkiekin eta logo originala gehitu diote. Era berean, igandean, uztailak 12, Club de Remo Sanpedrotarra antolatzen duen ARC-2 bandera, bandera mindara egingo dute.
 
Gainera, klubaren posibilitateen barruan, Mindarari diru-sarrera ematen sahiatuko dia, beren jarduera garatzen jarraitzeko. Horretarako, B taldeak, igandean banderaren aurka egindako estropada irabazi ezgero, Mindarari diru-saria hemateko konpromisoa hartu zuten. Gainera, San Pedro Kontxako banderan sailkatzeko kasuan, 50% diru-saria Mindarari emateko izango zen.
"Bai mindara eta bai guk, balio berdinak partekatzen ditugu", esan du lehendakariak Antxon Corman, nor uste du gizarte-erantzukizuna  kirol elkarte baten zati garrantzitsu bat da. Mikel Izagirre, Mindara Elkarteko lehendakariak, "Landiketza hau guretzat harrigarria da. Ezohiko bila etortzen da eta, beraz, eskuzabal. Halaber, ohore bat da gure lehen bandera mindara edukitzea eta proiektu honen parte sentitzea".

Musikoterapia tailerra

Otsailak 28, 2015

Lekua: Merkatuzar (C/Pablo Iglesias, 6 Orereta)

 

Ordutegia: 10.00-13.30 / 15.30-19.00

 

Nori zuzendua:familiako gizarte hezitzaileak, aisialdiko monitoreak, musika irakasleak...

 

Helburua: musikoterapia munduara hurbiltzea. Alderdi emozionala landuko dute musika prespektibe batetik.
Musika-terapia hainbat jarduera esparrutan oinarriak teknikoa eskainiko dira.

Madalenetako Txupinazoa

Uztailak 21, 2014.

Arratsalde polit bat pasa genuen non Mindara ekitaldiko protagonista izan zen Oreretako aste nagusiari hasiera ematen.

Aquariumean bisita

Maiatzak 15, 2014.

Guztiok disfrutatu genuen itsasoari buruzko gauza berriak ikasten. Handiak eta txikiak oso ondo pasa zuten.

Donostiako Aquariumean itsaso azpiko ezjakintasuari buruzko dibertsitatea ikusi eta ikasi genuen.

 

Pelota Txapelketa

Apirilak 22, 2014

Duelu hunkigarria pelota jokalari profesionalen artean, dena eman zutela garaikurra defendatzen, AUPA MINDARA!

 

Txapelketa honetan, denok dardaratu genuen dibertsitate funtzionaleko lehenengo mailako jokalarien intentsitatearekin

 

Please reload

COLABORADORES /

BABESLEAK

CONTACTO /

HARREMANETAN JARRI

logo-web.gif
  • Wix Facebook page
  • Instagram
  • YouTube
  • Wix Twitter page

Olibet 6, bajo

20100 ERRENTERIA (Gipuzkoa)

info@mindara.org

616.45.23.31

 

© 2016 MINDARA